Altsasuko gazteria aurria!

Urriko gertakarien ondoren, Estatuaren partetik Altsasuko herriaren aurkako oldarraldi berri bat jasotzen gabiltza berriz ere. Azpimarratzekoa da Altsasuko gazteri eta mugimendu antierrepresiboak muntai polizial, politiko, mediatiko eta judizialaren ondorioz jasandako kriminalizazio eta desitxuraketa.

Altsasuko gazte asanblada

2017-ko urtarrilak 15

Herriaren aurkako estatu-oldarraldi

honen aurpegi latzena zirkoaren erdian jarri dituzten 11 gazteak ditugu, batez ere oraindik ere gatibu dituzten Adur,

Jokin eta Oihan. Aske nahi ditugu! Guztiak libre nahi ditugu! 

Eraso zahar-berria, ez baita gure bailaran muntai polizialen ondorioz jasan dugun lehena. Ezin ahaztu Edurne

herrikideak Ertzaintzaren muntai baten ondorioz bizitako egoera, Guardia Zibilak Ekaitz iturmendiarra Ospa egun

batean parte hartzeagatik jipoitu eta gainera urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zioten; beste kirol eredu

baten alde egiteagatik Indar Gorriko 18 kide (tartean bi altsasuar) sarekada batean atxilotuak eta epaiketaren zain

daude 8-10 urteko espetxe zigorra jokoan, Hodei Ijurko etxarriarra kartzela zigorra betetzen dabil herritik ehundaka

kilometrotara dispertsaturik Polizia Foralaren beste muntai baten ondorioz. Muntai gehiagorik ez! 

Ez dira gure herrialdean errepresaliatu bakarrak. Ez dira muntai polizialak erreprimitzeko era bakarra, Altsasun

hamarnaka mila euro ditugu isun politikoetan pilatuta, kontrol sozial etengabea… Guzti hau errepresio

sistematikoko perspektiba batean ulertu behar dela deritzogu, Euskal Herri osoan errepresio etengabea bizi dugu,

ondorio beldurgarriekin, sarekadak, desalojoak, ilegalizazioak, gerra zikina, milaka euskal herritar torturatu,

iheslariak, deportatuak… eta errepresioa egunero aurrez aurre ezagutzen duten 350 preso politiko inguru

dispertsaturik gatazka politikoa konpontzea interesatzen ez zaienek bahituta. Amnistia! 

Ez dugu uste indar errepresibo baten edo bestearen gauza denik, Goardia Zibila edo Polizia Forala, Ertzaintza edo

Gendarmeria… Bere funtzio propioaren izaera da, zer interes politiko, ekonomiko eta sozialei egiten dieten jaramon

indar polizial hauek. Alde Hemendik! 


Espainiar instituzio eta medioak gure herriaren irudi guztiz irreal bat osatu nahian dabiltza arazoaren muinaren

inguruan eztabaidak ezkutatzeko; polizia ereduaren eta presentziaren inguruko eztabaida. Altsasu Europako

herrialde militarizatuenetariko batean herririk militarizatuenetarikoa da, udal polizia izanik ere Guardia Zibilaren

koartel erraldoi eta Polizia Foralaren beste koartel bat daukagu, herrian zehar poliziaren presentzia etengabea…

Egoera hau kontuan izanik beharko genuke eztabaidan sakondu. 

Goardia Zibila zein beste indar polizialak egoera guzti honetan biktima bezala jartzea Altsasuko egoera guztiz

desitxuratzea da. Nor da kontzentrazio batean egoteagatik isunak jasotzen dituena? Nor zen kontrol batean

biluzarazia eta armekin mehatxatua izan zena? Sarekada baten ondorioz inkomunikatu eta torturatua? Nor

manifestazio batean borrazo edo pilotakada bat jaso duena? Ez dugu uste gakoa indar polizialak herriarekiko

harremanean nola sentitzen diren denik, herria indar polizialekiko nola sentitzen den baizik. 

Altsasuko gertakariak egin duten eran gaindimentsionatzea aurretik erabakia zegoen. Izan ere arazoaren muina ez

da iskanbila bera. Euskal Herria gertatu izan ez balitz, herri borrokalari batean gertatu izan ez balitz, iskanbilak ez

luke beste edozein iskanbila baino garrantzi handiagorik edukiko. Baina gure zoritxarrerako, Altsasun gertatu zen,

desmilitarizazioaren borroka modu aktiboan mantendu duen herri batean. Honen harira dator urteetan zehar

aurrera eramandako Altsasuko herri mugimenduen aurkako kriminalizazioa orohar eta bereziki OSPA! eta gazte

mugimenduraren aurkakoa. Bide horretan, herri babesa jasan ezinik, mugimendu hauek zuten babesa justifikatzeko

Altsasuko herri osoaren aurka kriminalizazio eta desitxuratze kanpaina bat eraman dute aurrera, Altsasuko herri

guztiari erasoa luzatuz eta herriaren errealitatea herritik kanpo dauden bulegoetatik desitxuratuz. Kriminalizazio

kanpaina honek ondorio lazgarriak utzi ditu. Herri oso bat zikindua, altsasuar mugimenduak, bereziki gazte eta

OSPA! mugimendua, kriminalizatuak, 11 altsasuar gazte eman behar ez litzatekeen epaiketa baten zain daude,

gainean 10-15 urte tartean gatibu izateko mehatxuarekin, haietariko 3 herritik urrun espetxeratuak Soto Del Realen. 

Egoera zakar bat ekarri du berriz ere espainiar Estatuak Altsasura, propaganda traketsarekin herria zatitu eta

polarizatu nahian dabiltza, kriminalizazioarekin herri mugimenduak desmobilizatzera. Baina jakin dezatela ez dutela

lortuko! Gaur inoiz baino gehiago ondo antolaturik eta gure alde borrokan erantzungo diegu, gure herriarenganako

maitasunez haien ustelkeriari egingo diogu aurre. Animo eta aurrera! 

Gora altsasuko gazteria! Autogestioa eta Asanblada!

Gehiago