Altsasu. Ospa Herri Mungimenduaren irakurketa.
Herri ekimen antierrepresiboa den Ospa Mugimendutik, Altsasun emandako azken gertaeren harira eta honek gure bizitzak inoiz ez bezala astindu dituela ikusirik, zenbait gauza aipatu nahiko genituzke.
Ospa Herri Mugimendua
2016-ko abenduak 14
Herri osoak sekulako kriminalizazioa bizi du, pairatutako pertsekuzioa, kasurik okerrenean
egonda ere, imajinatuko ez genituzkeen mugak gainditu ditu… nahiz eta herri honek
errepresioarekin loturiko egoera oso latzak ezagutu dituen.
Gure aldarri eta jarduerak “ egitura terrorista” –en barnean kokatu nahi izan dituzten horiei
esan, haien asmo garbia gure dinamika kriminalizatzea izan delarik, gure jarduera guztiak
erabat publikoak izan direla, legalak eta nola ez, erabat legitimoak.
Zigorrean oinarritutako egitura duen sistema batean kokatzen gara, haien korazatua neurri
prebentiboekin eraikitzen dutenak eta etsai berriak sortu edo asmatzen dituztenak. Gerora
prest duten makinaria errepresibo guztia jendartean aplikatzen dute, era honetan, maila
guztietan jasaten dugun kontrol soziala justifikatzen dutelarik, militarizatuta dagoen paisaia
normalizatuz.
Urteak eta urteak guk sortutako ekitaldien aurka dabiltzan horiek, behin eta berriz gure aurka
jo dezaten eskatuz, behin baino gehiagotan bizilagunak edota kargu instituzionalak Audientzia
Nazionalera eraman dituzten horiek dira, hau termino politiko baten mendeku beharra izanik.
Horiek ere, eroen pare, aldarri eta eskakizun baten aurka dabiltzanak, desmilitarizazioaren
kontra joz, hau izanik, denbora gehiegiz jasaten gabiltzan gatazka politiko honi irtenbidea
emateko gakoa.
Euskal Herria beste behin ere haien mesederako laborategi errepresibo moduan baliatu dute.
Hemen, berriz ere, haien lege berriekin esperimentatzen dihardute, gerora geografia zabalean
aplikatuko dutelarik disidentzia ezberdinen kontra, beharrezkoa balitz.
Hain handia da zentzugabe hau, zeinetan beste zenbait gauzen artean, gure ilegalizazioa
eskatzen duten, mugimendu antierrepresiboa izanagatik. Ospa, mugimendu bat, herri
instituziek bermatutako baimen legalak beti izan dituena, haren ezaugarri nagusiena profil
ezberdineko ekitaldiak aurrera eramatea dena (jai girokoak, kulturalak, mobilizazioak…) beti
ere herrira zabalik, helburua, bizilagunen indarra batzea izan delarik, era honetan,
ezinbestekoa deritzogun helmuga lortzeko, etorkizun libre bat: Alde hemendik! STOP
errepresioa!
Aipatu berri ditugun ekimen guzti hauek, herri mahaian aurkitzen diren alderdi politiko
ezberdinen oniritzia eta onarpena izan dute ( ezin dugu ahaztu Ospa Eguna, jai batzordetik
pasatzen zela, jaien aurreko asteko egitarauaren barne egonik). Honela frogatuz gure
helburuekin guztiz ados egonda edo ez, herritar bezala adierazteko dugun eskubidea
errespetatzen zutela.
Era berean, gu Altsasun elkarbizitza egotearen aurkari bezala aurkezteko saiakera salatu
nahiko genuke, izan ere, errepresioaren eta honen alderdi ezberdinen aurka lan egiteko
indarra hortik datorkigu, altsasuar libreak izan nahi baitugu Altsasu libre batean. Kontrolak ia
egunero, buroerrepresioak gure patrikak odolusten ditu milaka eurorekin, jarraipenak eta
mehatxuak Ospan parte hartzeagatik…
Zenbait komunikabideek Guardia Zibila Sakanak edo Altsasun eroso sentitzen ote den
galdetzen du, hori izango bailitzan garrantzitsuena. Guk galdera kontrako norabidean eginen
genuke. Ba ote daude Altsasu eta Sakana eroso Guardia Zibilaren presentziarekin? Sakanako
biztanleriak ikusten al du bere egunerokotasuna oztopaturik hainbesteko kontrol eta
errepresio polizialarekin? Ziur sentitzen al gara honelako elementu polizialekin?
ARGI ETA GARBI, EZ!
Honenbestez, gaur inoiz baino garrantzitsuagoa da denok norabide berean tiratu eta lan egin
dezagun, era honetan zapalkuntzarik gabeko,okupazio militarrik gabeko eta kanpo injerentzia
gabeko etorkizuna lortuz. ETORKIZUN ASKE BAT!
Guzti hau kontuan izanik, Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu nahiko genuke borroka piztu
eta herri asanbladak eraikitzeko deialdia, honela hainbeste amesten dugun helmugara iritsiz.
DESMILITARIZAZIOA ORAIN! STOP ERREPRESIOA!