Alojamendu turistikoen negozioa Alde Zaharrean

Nahiko AZ

2025-ko abenduak 19

Iruñeko apartamentu turistikoen erdiak baino gehiago Alde Zaharrean daude, nahiz eta auzo honetan hiriko biztanle guztien %6 baino gutxiago bizi. Azken datuen arabera, Iruñeak 207.777 biztanle ditu, horietako 11.627 Alde Zaharrean bizi direlarik.


Etxebizitzen garestitzea, bizilagunek beste zonaldeetara joan beharra, auzo-sareen ahultzea, turistifikazioa, espazioen zein bizikidetzaren hondamena… Egoera horren aurrean, orain dela hiru urte luze gure auzoa defendatzeko hasitako bideari eutsiko diogu, etxebizitza negozio eta espekulazioaren xede ez izateko.

Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari hauxe exijitzen diegu: alde batetik, legezko alojamendu turistikoak erregulatzen dituzten arauak betearaztea eta, bestetik, legez kanpokoak diren apartamentuak antzematea eta ixtea.


Era berean, alojamendu plaza gehiago ezartzeari dagokionez, Alde Zaharra zonalde saturatu deklaratzea eskatzen dugu.

Gehiago