Alemanak 5 puntu, euskarak 0 puntu
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko ekainak 19
Foruzain-kabo izateko azken lehiaketan (2017-6- 5eko NAO), Nafarroako
hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak.
Euskarak, berriz, zero puntu. Ez da kontu berria. Hala izan ohi da Nafarroako
Gobernuaren lekualdatze lehiaketetan eta oposizio-lehiaketetan: gehienetan, atzerriko
hizkuntzak euskara baino gehiago baloratzen dira eremu mistoan, hau da, lanpostu
publiko gehien dagoen eremuan, eta Nafarroako hegoaldean, ez hori bakarrik;
Nafarroako hegoaldean euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ez da puntuatu
ere egiten.
Arartekoak, 2014an jada, gomendio hau eman zion Gobernuari: “Ez dadila
ingelesa edo atzerriko beste edozein hizkuntza euskara baino gehiago baloratu,
kontuan izanik euskara Nafarroako berezko hizkuntza dela, eta neurri batean
koofiziala”. Kontu berria ez izanik ere, beste behin salatu nahi dugu.
Gehiago
“Euskarari lehentasuna emanen dion ofizialtasuna behar dugu”, dio EHEk Vascuenceren Legearen 40. urteurrenaren atarian
AEK-k Tuterako euskaltegi berria inauguratu egin du Erriberan euskarari bultzada berri bat emateko asmoz
2
