Alde Zaharreko Ernaik Udaltzainen jazarpena salatzen du
Pasa den larunbatean, ekainak 3, nafarroako zein espainiako alderdi faxistek deitutako maniaren harira, Iruñerrikoko Alde Zaharrean barna emaniko gertakariak salatu nahiko genituzke. Iruñeko auzo desberdinetako gazteok, kaleak gureak egin eta manifestazioari gure gaitzespena erakutsi asmoz, propaganda antifaxista jartzeari ekin genion.
Alde Zaharreko Ernai
2017-ko ekainak 5
Tamalez, beste behin ere jazarpen poliziala pairatu genuen udaltzaingoaren eskutik. Identifikazioak eta isunak sahiesteko aldegin genuen eta sinesgaitza izaten ari zen jarraipen bati amaiera eman nahiean kaleak dekoratzen genbiltzanok, bi etxeetan ezkutatu behar izan ginen. Gertakaria ez zen hor amaitu, egoerak okerrera egin zuen: Udaltzaingoa, portaletako batean sartu eta etxeak miatzen saiatu zen, denbora luzez etxetako ateak kolpatuz.
Azpimarratu beharra dago, jarraipenean hiru gazte identifikatu zituztela San Nikolas kalean parte hartzen zeudenaren susmo eta aitzakiapean. Ondorioz, hiru gazte hauek isuna noiz etorriko zain daudela salatu nahiko genuke ere. Hori gutxi izan ez bazen ere, udaltzainek zuzenean garbiketa brigadari hots egin eta minutu gutxitara kaleetan zeuden mezuak ezabatzeari ekin zieten.
Izan ere, hau ez zen errepresioaren azkeneko ikurra izanen. Gazteak jarraitu eta beste batzuk identifikatu edota paretetan jarritako mezu antifaxistak ezabatzea gutxi balitz; arratsaldean, alde zaharreko txoko gehienak txakurrez bete ziren. Kontrolpean burutuko zen manifestaldi bat izatearen arrazoipean, kaleetan barna zebilen beste hamarnaka gazte identifikatu eta lekutik alde egiteko behartu ziezaieten, zilegitasun guztia eman zitzaion txakurradari.
Honako irakurketa ateratzearen arrazoietako bat, egungo Iruñeko Udaltzaingoaren jarrera salatu eta kolokan jarri nahi dugulako da. Ulertu ezinik gabiltza zein den txakur hauen edo gainontzekoen arteko aldea, atzo eta urte honetan zehar zehazki 1350€ isunak jaso baititugu. Hortaz, Udaletxea, udaltzain-burua zein alderdi politiko desberdinek zerbait egiteko prest dauden jakin nahiko genuke. Iraganean bezala, egun, gazte berdinok jazarpen poliziala pairatzen segitzen dugu eta!!
Azkenik argi utzi nahiko genuke, bai Alde Zaharrean zein Iruñerrian, faxistak ez direla inoiz ongi etorriak izango. Bestalde, eskertzekoa da nola sasoitsu jartzen ari garen haiei esker egun osoa aldapan gora aldapan behera korrika.