Abiatu ofizialtasunaren trena

AHTaren egitasmoak krisia eragin omen du Nafarroako Gobernua sustengatzen duen laukoan, hurrengo aurrekontuen babesa zalantzan jartzeraino.

Paul Bilbao, Kontseilua; Xabi Gartzia, AEK euskaltegiak; Joxerra Olano, IKA euskaltegiak eta Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkartea.

2017-ko irailak 16

Ordea, ez dugu ezagutu horrelako tinkotasunik euskaldunoi duintasuna itzuliko digun
Euskararen Lege berri bat eskatzeko orduan. Joan den ekainean, eremu mistoa osatzen duten
herrien kopurua nabarmen haztea onartu dute, Legeak funtsean duen bazterkeriari eusteaz
batera. Iritzi kontrajarriak entzun dira Gobernua sustengatzen duen laukoaren partetik,
batzuen posibilismoari besteek suharki erantzun baitiote, gogoraziz, Legeak ez dituela asetzen
udal eta herritar askoren nahiak, eta sakoneko arazoa hizkuntza eskubideen eskualdekatzea
dela, fikziozko mugak jartzen dituelako. 

Hizkuntza eskubideen eskualdekatzeari eutsiz, muzin egin zaio euskararen ofizialtasuna
Nafarroa osora hedatzeko euskalgintzaren urteetako aldarrikapenari. Baina hori baino
larriagoa da euskaldunokin egiten ari den bidegabekeriari eutsi izana. Hizkuntza eskubideen
zonifikazioari eutsiz, bazterkeriara eta frustraziora kondenatu gaituzte. Ez da zilegia, eta
badakite. 

Horregatik, hitz suharrak baino urratsak nahi ditugu. Legea ez ordezkatzeko aitzakia nagusia
bere jarrera izan bada ere, orain Ezkerra prest azaldu da Nafarroa osoan ofizialtasuna ezarriko
lukeen beste lege bat negoziatzeko. Beraz, abia dezatela euskararen ofizialtasuna Nafarroa
osora eramateko trena.

Gehiago