332 sinadura, Iruñeko Udalak euskarazko hedabideak baztertzen segi ez dezan
332 lagunok sinatu dugu Iruñeko Udalak ez ditzan euskarazko hedabideak baztertu publizitate instituzionalaren banaketan. Hau da, Iruñeko euskaldunak ez gaitzan baztertu.
Fermin Zabaltza Aleman, Administrazioan Euskaraz Taldea
2021-ko maiatzak 12
Iruñeko Udalak, 2020. urtetik, publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, audientzia osoaren % 10 gainditzen ez dutelako. 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak % 10’5 direnez, ia ezinezkoa da baldintza hori betetzea.
2021eko otsailean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi zuen hori ez zela legez kanpokoa. Ez da kontu berria legeek eta epaileek (kasu honetan, NAAko mahaikideek) euskara eta euskaldunok ez babestea, baina horrek ez du justifikatzen Iruñeko Udal honek euskararen kontra jotzeko duen seta. Iruñeko euskaldunok eskubidea dugu gure Udalaren publizitate instituzionaleko informazioa jasotzeko, euskaraz eta euskarazko hedabideetan.