Nork erabaki behar du zein den Iruñeko Txupinazoaren jaurtitzailea?

Iruñean dagoeneko jaia usaina dago, eta gogoa ere bai! Uztailaren 6an sanferminei hasiera emanen dioen txupinazoak nork botako duen badakigu, Osasuna. Eta erabakia nork hartu duen ere badakigu. Enrique Maya, UPNko alkateak. Eta zer iruditzen zaie herritarrei ohore hain garrantzitsu bat nori ematea modu honetan erabakitzea? Zer eskatzen du herriak?”