Lasterbidean, euskal errepresaliatuen eskubideen errrespetua helmuga

Lasterbidean, euskal errepresaliatu eta euren senideen eskubideen aldeko lasterketa, maiatzaren 18an ospatuko da Larrabetzun. Lasterketa honen ingurukoak ezagutzeko eta espetxeetatik horrelako ekimenak nola bizi diren, Ahotsa.info-k erreportai hau egin du Igor Ibarguren lasterketaren antolatzailearekin eta Andoni Sarasola eta Jokin Santxo euskal preso ohien testigantzekin.

2014-ko maiatzak 1

Errepresaliatuen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko ekimena da Lasterbidean. Lasterketan emandako urratsak, elkartasun keinu bihurtzea da ekimenaren helburua. Kirolaren espresiotik, korrikaren esparrutik zehazki, euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun keinua egin nahietik sortu zen Lasterbidean herri ekimena. Etxetik urrun bizi direnak etxera ekartzeko bidea irudikatu nahi dute egiten diren lasterkete herrikoietan. Desagertzeko bokazioarekin jaio da Lasterbidean. Jaioarazi zuten arrazoiak desagertzearekin batera bukatuko da, errepresaliatu guztiak etxean izatean. Baina bizirik dagoen bitartean herrialdez herrialde mugituko da ekimena. Aurten, bigarren edizioa izango da, Larrabetzun (Bizkaian) maiatzaren 18an. Iaz Oiartzunen ospatu zen, eta 1200 pertsonek hartu zuten parte lasterketan.

 

Lasterbidean bi ibilbide ezberdinak antolatzen ditu. Lasterketa luzean (7,76km) parte hartzeko, euren web orrian eman behar da izena. 12 euro ordaindu behar dira eta bazkarirako txartela, 15 euroren truke, erosi ahal izango da. Lasterketa honetako parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute dortsalarekin batera. Proban, gehienez, 1000 korrikalarik parte hartuko dute.

Aldiz, lasterketa laburrean (3,36km) parte hartu nahi izanez gero, egunean bertan eman behar da izena, antolakuntzak horretarako prestatutako gunean, 2 euroren truke.

Gehiago