Krask soinua: fikziorik gabeko torturaren errelatoa

Ander Iriarte zinegileak "Krask soinua" filmaren proiektua martxan jarri du. Dokumentalak "Euskal kasua" medio, mendebaldean torturak azken mende erdian izan duen bilakaera eta eragina aztertzen ditu. Eusko Jaurlaritzak Paco Etxeberria eta bere lan taldeari enkargatutako torturari buruzko ikerketa da Ander Iriarte filmaren abiapuntua.

2020-ko urriak 20

Ikerketa honetan parte hartu duten auzitegiko mediku, psikologo eta abokatuekin batera, zuzendariak tortura modernoa, ingurumen torturatzailea edota Istanbulgo protokoloa bezalako kontzeptuetan sakonduko du, mendebaldeko torturaren errealitatea ikusi eta horren aurka jarduteko modu posibleak ezagutaraziz.

Filma egin ahal izateko diru bilketa jarri dute martxan Goteo.org crowdfunding plataformaren bidez. 30.000€ biltzeko asmoa dute.

Gehiago