#Korrika Nafarroan aldaketa ere euskararen egoeran eman behar da

Korrika igandean amaituko da Iruñean, eta euskararen aldeko lasterkak aukera paregabea ematen digu euskalgintzarekin Nafarroan gure hizkuntzak duen egoera aztertzeko. Horretarako, Xabi Gartzia (AEK), Zigor Etxaburu (Kontseilua) eta Sergio Iribarren (Sortzen) euskalgintzako kideekin bildu gara Nafarroako Gobernuak bi urte hauetan eman dituen urratsak aztertzeko.

2017-ko apirilak 5

Korrika igandean amaituko da Iruñean, eta euskararen aldeko lasterkak aukera paregabea ematen digu euskalgintzarekin Nafarroan gure hizkuntzak duen egoera aztertzeko.

Bi urte pasa dira Nafar gobernuan aldaketa eman zenetik eta denbora guzti honetan euskararen aldeko urratsak eman badira ere, oraindikan asko egin behar dela uste dute euskalgintzako kideek. Xabi Gartzia (AEK), Zigor Etxaburu (Kontseilua) eta Sergio Iribarren (Sortzen) euskalgintzako kideek uste dute aldaketa nagusia, eta guztiek azpimarratzen dutena, Nafar Gobernuarekin elkarlanean egindako Euskararen Plan Estrategikoa dela, ahaztu gabe zonalde diskriminatuan hainbat eta hainbat herrietan D eredua zabaldu dela.

Hutsuneak ere detektatu dituzte bi urte hauetan Nafar Gobernuak egindako ibilbidean: Vascuencearen Legea aldatu ez izana eta politika zehatz batzuk garatzeko determinazio falta. Euskalgintzatik anbizioz erronkak jarri nahi dituzte datozen urteetan euskararen aldeko urratsak emateko Nafarroan.

Gehiago