Iruñeko Gaztetxe berriak irailan edo urrian zabalduko ditu ateak

Ahotsa.info sartu da lehenengo aldiz Iruñeko Gaztetxe berrian. Gaztetxearen asanbladako bi kideen eskutik, espazio autogestionatua ezagutzeko aukera izan dugu, eta bertan garatu nahi duten proiektua azaldu digute. Egin beharreko moldaketak egin eta gero, irailan edo urrian espero dute Gaztetxea guztiz martxan egotea.