Ingeniarien elkargoak eta Trama zibila: Mafiaren teknikariak eta legitimatzaile sozialak

AHTaren Mafiaren Albistegiaren hirugarren eta azken atalean, Ingeniarien Elkargoen eta Trama Zibilaren zeregina ezagutuko dugu AHT Gelditu Nafarroaren eskutik.

2026-ko otsailak 13

Ingeniarien Elkargoak AHTaren Mafiaren soldatapeko adituen taldeak dira. Bere “kaporik” nabarmenena Alvaro Miranda da, AHTarekin obsesionaturiko ingeniaria, Mafiaren bozeramaile, Herri Lan eta Ogasuneko kontseilari ohia UPNrekin eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenaren azken arduraduna. Pedro Bustos, Bide Ingeniarien Elkargoko dekanoak ere zeregin aktiboa du AHTaren Mafiaren interesen defentsan.

Egunerokoan, ordea, “AHTaren Mafiak” bere boterea zabaltzen du Trama Zibilaren bitartez, proiektuaren legitimatzaile sozialak dira. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: C.A. Osasuna, Manuel Piquer Enpresarioen burua zuzendaritza batzordean duelarik, UGT sindikatua eta Iratxe kontsumitzaileen Elkartea. Erakunde horiek bat egin dute AHTaren aldeko plataformarekin, beren bazkideen iritzia kontuan hartu gabe.

Gehiago