Catalunya, erabakiaren atarian
Alkartasuna fundazioak prozesu katalana aztertzeko antolatutako konferentzia bat aprobetxatuz, Martin Aranburu (Fundació Catalanista i Demócrata-ko kidea) eta Rafa Larreinak (Amaiurko diputatua) elkarrizketatu ditu Ahotsa.infok erreportai hau egiteko.
2014-ko azaroak 6
Azaroaren 9an estatu independiente bat nahi duen ala ez bozkatuko du Katalunyako gizarteak. PPko gobernuan alarma guztiak piztu ditu Katalunyako burujabetzaren aldeko prozesuak, eta estatuaren ereduaren inguruko eztabaida inoiz baino irekiago dagoela baieztatu daiteke.
Alkartasuna fundazioak prozesu katalana aztertzeko konferentzia bat antolatu zuen duela gutxi, eta bertan Martin Aranburu eta Rafa Larreinak hartu zuten parte.
Martin Aranburu, Eusko Alkartasunako parlamentaria izan zen, eta orain Fundació Catalanista i Demócrata-ko kidea da. Burujabetzaren aldeko prozesuaren sustraiak ez direla solik ekonomikoak edo koiunturalak azaldu digu, eta prozesu honetan gizarte katalanak duen inplikazioa azpimarratzen du.
Rafa Larreina Amaiurko diputatuak enbidiaz jarraitzen du prozesu katalana. Madriletik gertutik bizi du gertatzen den guztia, eta PPko gobernuaren jarrera gogor kritikatzen du.
Espainiako Tribunal Konstituzionalaren debekuek indar soberanisten artean eragin dituzte tira birak ez dutela batasuna apurtu uste du Aranburuk.
Larreinak, bere aldetik, Estatu espainolean prozesuak eragin dituen pitzadurak nabarmentzen ditu.
Ildo honetan, Estatuak hartuko dituen neurrien artean, armada kalera ateratzearena baztertzen du Larreinak, horrek nazioartean eragingo luken lurrikada politikoagatik.
Aranburuk argi du zein izango den azaroaren 9ko argazkia. Erabaki nahi duen Herri batek, erabakitzeko eskubidea ukatzen duen Estatu baten aurrean.