Bolante baten historia, Naparraren inguruko dokumentala diruz sustatzeko kanpaina garatzen ari da

José Miguel Etxeberria Alvarez "Naparra" Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidearen desagerpenari buruzko film honetan bere senideen borroka irudikatu nahi izan dute. 40 urte beteko dira aurten Naparra desagerrarazi zutenik, eta bere gorpua non dagoen oraindik ez daki bere familiak. Dolua egin ahal izateko ezinbesteko urratsa, diote. Egia, Justizia eta Erreparazioa jaso ahal izateko lehenengo pausoa.

2020-ko maiatzak 19

Dokumental hau egin ahal izateko crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan 15.000€ biltzeko. Momentuz 14.200 euro bildu dituzte, eta diru kopurua handitzeko dutela iragarri dute, ahalik eta artxibo irudi gehien lortzeko.

Gehiago