☂️ Aterpea | “La Paguita”, etorkinek laguntzez bizi direnaren zurrumurrua desegiten

Zenbat aldiz entzun ote dugu migratzaileak diru-laguntzen bidez bizitzera etortzen direla? Nork eta zergatik sortzen ditu diskurtso horiek? Atzerritartasun Legeak dakartzan diskriminazio egoeraz, migratzaileek eskubideak izan ditzaten erroldak duen garrantziaz, administrazioek zein jendarteak hartu beharreko neurriez zein inklusio kontzeptuaz hausnartuko dugu, besteak beste, Tarana Karim aktibista antiarrazista eta Begoña Zestau Sakanako Mankomunitateko Kultur Aniztasun teknikariarekin.