☂️ Aterpea| Homofobia, hedatzen ari den gorroto diskurtsoari aurre egiten

Neoliberalismoak askatasun hitza darabil bandera gisa, eta hain zuzen, bandera horren izenean urratzen ari dira hainbat eskubide. Hedatzen ari al dira diskurtso homofobikoak? Nola aurre egin dakieke horiei? Zein eragin du horrek LGTBI komunitateko kideengan zein belaunaldi berriengan? Gai horiek eta gehiago izango ditugu hizpide Ana Jaka, Oskar Sada 'Gomi' eta Kepa Yekorarekin, Mikel Urabaienek gidatutako solasaldian.