Liburu gomendioak: Olatz Dañobeitia “Soginak, putak, terroristak”
Olatz Dañobeitia Soziologian lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan diplomatua da, eta Ikasketa Feminista eta Genero Ikasketetan Masterra du. Gaur egun doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean-EHUn, eta IEALCko Latinoamerikako Feminismoei buruzko Ikasketa Taldean egiten du egonaldia, militantziari eta errepresio politikoari buruzko doktorego-ikerketaren esparruan, 90eko hamarkadatik. EHUko Antropologia Feministaren Ikerketa Taldeko kidea eta ANKULEGI Antropologiaren Euskal Elkarteko kidea da.
Olatz Dañobeitia
Soziologian lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan diplomatua , idazlea
2025-ko azaroak 15
Tortura atzo, gaur eta bihar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Lehenago aitortu nahi ez, eta orain iraganeko kontua dela sinestarazi nahi digute; bortxa egoera horiei ez ikusiarena egiteak, ordea, ez ditu mina eta indarkeria iraunkor baizik bihurtzen. Horretaz jakitun, eta torturak indarkeria matxisten beste ertz bat direla sinetsita, liburu honetako egileek arduraz heldu diote prozesu honi: Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan borrokatu diren emakume torturatuek pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraikitzea, elkarlanean eta orain arte egindako aitortza eta osatze bidearen jarraipen gisa. Ariketa kolektibo honetan, beraz, ikuspegi feministatik aztertu nahi izan dute errepresio-molde jakin hori, erreparazio pertsonal eta kolektiboa helburu
