“Bilboko hitzordua oso garratzitsua da, sekulako indarra ematen du aurrera jarraitzeko”

Gorka Loran euskal preso politiko ohiak elkarrizketa honetan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak espetxe legearen bidean eman dituen urratsen inguruan hausnarketa egiten du. Bide legal honetan Auzitegi Nazionalak jarritako oztopoaz eta 3. gradura eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zailtasunaz ere mintzo da. Urtarrilaren 10ean Bilbon presoen eskubideen alde eginen den manifestazioan parte hartzeko garrantzia azpimarratu du.