“Zure etxearekin zer?”, Alde Zaharreko auzotarrak turistifikazioaz kezkatuak
Udalbatzak aho batez onartu du pisu turistikoak lehen solairura murriztea eta EH Bilduren abstentzioarekin, hotel eta hostel berriei mugak jartzea. Unzuko hostelari argi berdea emanten dio araudiak.
2019-ko azaroak 15
Onartutako araudiak dio eraikinetako lehen solairuetan soilik egokitu ahal izango direla apartamentu turistiko berriak, eta beti ere blokearen %25 gainditzen ez bada. Proposamen honek lau udal taldeen babesa izan du.
Hotel edota hostel berriak ezartzeari buruzko bozketak, ordea, ez du talde guztien babesa eduki. EH Bilduren abstentzioarekin eta gainontzeko taldeen aldeko botoarekin onartu dute. Onartutakoaren arabera, Alde Zaharreko edozein etxadietan instalatu ahal izango dira hotelak, betiere horren %25a gainditzen ez badu. Unzuko hostelari, hala, argi berdea ematen dio testuak.
AZ ekimenak elkarretaratzea egin zuen atzo osoko bilkuran araudia eztabadatzen ari ziren bitartean. Araudiaren aurka azaldu ziren bertaratutakoak. “Alokailuen prezioen igoera, espekulazio inmobiliarioa eta gentrifikazio prozesuaren zabaltzea” ekarriko duela salatu dute.