Zorionak mugimendu feminista!

2014-ko urriak 2

Zorionak lagunak! Gallardonen dimisioa lortu dugu! Aborto legearen kontraerreformaren atzera egitea historikoa da! Gora garaipen kolektiboa!
Baina ospakizunaren bestondokoa eta gero, inor ez dadila harritu gu kaleetatik ikusten jarraitzeaz. Garaipen honek geure gorputzen gainean erabakitzeko geure eskubidea aldarrikatzen jarraitzeko indarra ematen digulako, baina oraindik ere, borroka honetan, gudu asko ditugu irabazteke.
Bota diezaiogun begirada bat egoerari… kontuak horrela baititugu:
Alde batetik, jende askok pentsatuko du lege aurreproiektuaren atzera egitearekin emakumeok modu aske batean abortatu dezakegula eta ez da horrela, modu aske batean erabakitzeko eskubideak beti, edozein momentutan, edozein egoeratan esan nahi baitu. Eta eskubide hau ez da betetzen eta eskubide izateari uzten dio momentu honetan indarrean dagoen PSOE-ren legearekin. Izan ere, beste gauza batzuen artean, 14. astea eta gero geure erabakitzeko eskubidea desagertzen da eta denboran mugatutako bi baldintzetara zedarritu behar dugu: fetoaren malformazioa eta emakumearen osasunarentzako kaltea, 22. astera arte. Baldintza hauetatik kanpo abortoa delitu bat da eta Zigor Kodearen barruan dago. Beste alde batetik, geure sexu eta ugalketa eskubideetan aurrera egiten segitzeko, ez da nahikoa lege batean aipatzearekin. Praktikara eramaten dituzten politika eta programak behar dira: sexu hezkuntza hezkuntza publikoan, osasun arloko langileen formakuntza… tira, eskubide hauek gara daitezen bitartekoak jartzea.
Bitartekoak jartzea erabat garatzerako orduan mugatzen gaituen ahi moralizatzaile hau, derrigorrezko amatasunaren agindu bakar hau desager dadin, modu aske batean erabakitzeko tokian koka gaitezen. Feminismoak urteak daramatza lan honetan.
Hortaz, lagunak, inoiz baino indar eta energia gehiagorekin, kaleetan ikusiko dugu elkar! ABORTOA ZIGOR KODETIK AT! ABORTO LIBRE ETA DOAKOA OSASUNGINTZA PUBLIKOAN!
GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Gehiago