Zizurko Zendeako plantilla organikoan ez dago euskarazko profila duen lanposturik, auzitegiek agindutakoari muzin eginez

2024-ko abuztuak 26

2016an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin zuen Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoa “euskarazko arreta emateko lanposturik aurreikusi ez zuelako”, Administrazioan Euskaraz Taldea-k gogora ekarri duenez.

            Ia zortzi urteren ondoren, Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoak berdin segitzen duela salatu du AETk: 12 lanpostu ditu, eta lanpostu elebidunik ez dauka. “Euskara meritu gisa baloratzen denik ere ez du aipatzen”, dio AETk.

Zizur Zendeak herri hauek osatzen dute: Astrain, Baternain, Gatzolatz, Larraia, Muru Astrain, Sagues, Undio, Zarikiegi eta Zizur Txikia. Zendeako eskuinak euskara baztertzeko hartutako erabakien aurkako helegitea jarri zuen Erreniega Taldeak, baina 2024ko plantilla organikoak ez du bere exekuzioa barneratzen.

“Nolanahi ere, lotsagarria da Zizur Zendeako Udalaren jokaera. Euskaldunon hizkuntz eskubideak mespretxatzen ditu, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena paperezko panpinak egiteko erabili du”, azpimarratu du AETk.

Gehiago