Zizurko Esparru Gaztetxeak giro ederrean ospatu du bere 9. urteurrena

Iruñerrian gaur egun zutik mantentzen den gaztetxe bakarrak, Zizurko Esparruk, 9 urte bete ditu eta 11 ekimen antolatu dituzte hura ospatzeko. Larunbateko jaialdian 200etik gora gazte elkartu ziren joku, bazkari eta musika emanaldietan eta jai giroa nagusitu zen egun osoan zehar.