‘Zirtaka’ ponentzia aurkeztu du Ernaik

Azken lau urteotan egindako lanaz hausnartu, bidea birpentsatu eta etorkizuneko urratsak zehazteko jarri zuten martxan urrian Inurritegia Kongresu prozesua, gazte estrategia berregokitu eta antolakundea indartzeko asmoz. Herri eta auzoetan prozesuaren aurkezpenak egin ondoren, ponentzia irakurri, bozkatu eta eztabaidatzeko fasea ireki dute.

2017-ko urtarrilak 24

Abian eztabaida estrategikoa, Sorturen birfundazio prozesua eta Ernairen azken lau urteetako jarduna oinarri hartu eta gazte estrategia berregokitzeko asmotan aurkeztu dute Zirtaka ponentzia. Urrian Inurritegia Kongresu prozesuari ekin ziotenetik aurkezpenak egin, erroldak osatu, eztabaidak girotu eta jasotako ekarpenekin osatu dute Zirtaka.

“Herri hau martxan jartzeko ekarpena” izan nahi du Zirtaka ponentziak, Ernai gazte antolakundeak azaldu duenez. Hori izango da bozkatu eta eztabaidatuko duten testua; Kantauri izeneko beste ponentzia bat egon bada ere, ez baititu eztabaidan parte hartzeko gutxiengo irizpideak betetzen, Ernaik azaldu duenez. Ernairen webgunean zintzilikatu dute horri buruzko hausnarketa sakonagoa. Kantauri ponentzia zabaltzeko, bestalde, webgune bat sortu dute egileek.

Gehiago