Ziordiko Amarauna topagunea finanziatzeko dirubilketa bat martxan jarri dute, espazioa herri mugimenduaren zerbitzura jartzeko
Ziordiko Amarauna espazioa kudeatzen duen kooperatibak 7.000€ bildu nahi ditu etxea erosteko eta bertan azken 3 urteetan garatutako proiektuari segida emateko. Euren helburua da Amarauna herri eragile eta norbanakoei espazioa eskaintzea bertan euren jarduerak edota jardunaldiak egin ditzaten.
2020-ko irailak 9
Hiru urtez Amarauna proiektua garatzen aritu ondoren, non helburua hainbat pertsona eta kolektibo bildu ahal izateko espazioa eskaintzea zen, jabeek, monjek, saltzeko beharra jakinarazi zieten Amaraunako lagunei. Proiektuari segida emateko asmoz, erosketa kolektibo bat egitea erabaki zuten. Erosketa horren jabea sortu duten gizarte-ekimeneko kooperatiba bat izango da.
Crowdfunding bat martxan jarri dute erosketa honek suposatzen duen diru kopurua bildu ahal izateko, eta kanpaina honen webgunean adierazten duten moduan “ilusio handia” dute “pertsona, kolektibo, talde eta abarrek espazioaz gozatzeko aukera” izan dezaten euren prestakuntzak, elkartzeko uneak eta abar garatzeko.
“Aukera asko dituen espazio” batetaz ari gara: dibertsitate funtzionalerako egokitutako espazioak, gela bikoitz edo kolektibo ugari, sukaldeak, berogailua, erabilera anitzeko gelak, aparkaleku zabala, haur-parkea, baratzak, fruta-arbolak etab. Gainera, Amarauna tren, autobus eta auto bidezko komunikazio onak ditu, eta Urbasa eta Aitzgorri mendilerroen artean kokatua dago; leku zoragarri bat Euskal Herriaren bihotzean.
Etxea erosteko diru kopuruaren zati bat bazkide kooperatibisten ekarpenak dira, eta partikularren dohaintza batzuk eta mailegu pertsonalen bat ere lortzen ari direla jakinarazi dute. Abenduaren hasieran erosketa gauzatuko dute, eta ordainketa osatzeko falta zaien dirua crownfunding honekin lortu nahi dute. Osotara 7.000€ lortu nahi dituzte.