Zezenketarik gabeko Sanferminen aldeko kalejira jendetsua Iruñean

Uztailaren 7an Iruñea Antitaurinoak deitutako kalejira, dagoeneko ohikoa bilakatu dena jaietako egitarauan, hiriko Alde Zaharrean zegoen giza marearekin nahasten bazen, jendetsua izan zela esan daiteke. Aldarrikapenak, gero eta indar gehiago hartzen ari da, nahiz eta oraindik eztabaidak ez du lortu Iruñeko zezen plazan zezenzaleak ez direnez hustu. Jaia eta zezenketak uztartzen dituen ekitaldia indartsu dago oraindik peñakideen artean, eta horretan jarri nahi du fokoa Iruñea Antitaurinoak.