Zerga erreforma eta zerbitzu publikoak indartuko dituzten aurrekontuak eskatuko ditu Karta Sozialak larunbateko manifestazioan

Larunbata honetan, azaroak 28, arratsaldeko 17:30etan Iruñeko Autobus Geltoki zaharretik biziari eta zaintzari benetan lehentasuna emango dien eta pribatizazioen alde egin ordez zerbitzu publikoak indartuko dituen aldeko aurrekontuak eta horretarako ezinbestekoa den zerga errreforma eskatzearen aldeko manifestazioa egingo da, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu" lelopean.