Zerbitzu publikoaren defentsan greba egin dute Nafarroako Administrazio Publikoko langileek

Egun osoko mobilizazioen ondoren, Iruñeko alde zaharreko kaleak gurutzatu duen manifestazioarekin bukatu dute greba eguna Nafarroako Administrazio Publikoko langileek. Kalitatezko zerbitzu publikoen alde eta pribatizazioaren aurka, benetako negoziazio bat eskatu diote Nafarroako Gobernuari.