Zerbitzu minimoak ez betetzea proposatu dute sindikatuek Billabesetako gatazkan aurrerapausoak ematen ez badira
TCCko enpresa batzordeak prentsaurrekoa egin du lan gatazkari berehalako konponbidea emateko, negoziazioak geldirik baitaude. TCCk, Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak "abandonatuta" sentiarazten dituela adierazi dute.
2025-ko uztailak 9
Ituria: Euskalerriairratia.eus
TCC Moventiseko (ELA, UGT, CCOO, LAB eta ATTU) enpresa batzordeak lan gatazkari berehalako konponbidea emateko eskatu du prentsaurrekoan, lan hitzarmenaren negoziazioak geldirik baitaude. “Hamahiru urte daramatzagu enpresa horrekin eta soldata 5,38 murriztu digute galerei aurre egiteko, baina oraindik ez dugu diru hori berreskuratu”, salatu dute.
Gainera, baldintza kaskarretan lan egiten dutela gogorarazi dute. Segurtasuna eta billabesen egokitasuna ez dela egokia iritzi diote. Batzordetik negoziatzera eseri zirela adierazi dute, baina “hasieratik jaso dugu ezetza”.
Egoerak hobera egin ezean eta negoziazioak abiatu ezean, langileek ez dute baztertzen zerbitzu minimoak ez errespetatzea. Batzordearen ustez, ezarritako gutxieneko zerbitzuak “gehiegizkoak” dira eta “langileen grebarako eskubidea larriki urratu da”. Hartara, asteburuan zerbitzu minimoak ez errespetatzea planteatu dute; “tarte txiki bat emango dugu ea aurrerapenik dagoen erabaki hori hartu aurretik”, azaldu dute.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
