Zentsuraren aurrean, sentitu, pentsatu eta ekin!
Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoek azaroaren 29an Iruñean egon behar zuten, baina Enrique Maia alkateak kontratua bertan behera utzi zuen. Hura gertatuz gero, “Zentsura putzura!” mezua hedatu zen Euskal Herri osoan, umeei esker batez ere.
2019-ko abenduak 21
Pailazoek azaroaren 18an prentsaurreko bat eman zuten Iruñeko Katakraken urtea amaitu aurretik “bai edo bai” Nafarroako hiriburuan izanen zirela argi uzteko, «Iruñea iluna argitzeko» eta Navarra Sumaren euskarafobia salatzeko. «Ni alkate naizen bitartean, udalak ez ditu pailazo horiek kontratatuko, ezker abertzalearekin lotura dutelako» esan zuen orduan Enrique Maiak.
Baluarten ematekoak ziren “Bizi dantza” ikuskizuna lekuz aldatu eta Anaitasuna kiroldegian emango dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, abenduaren 22an, arratsaldeko 17etan. Iñigo Santxo abokatuak nabarmendu zuenez «irtenbidea maitasuna da, alaitasuna, ahizpatasuna, edo, Anaitasuna?». Euskal Herriko pailazo maitatuenak erakutsi diguten bezala, zentsurari aurre egiteko formula eraginkorrena hauxe da: “sentitu, pentsatu, ekin!”. Eta horixe bera egin dute ume guzti hauek, txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigun bideo hauetan.