‘Zein Lore’ Gazteon Eskutik ekimenaren abestia aurkeztu zuten larunbatean Berriozarren

Martxoaren 22an, larunbata, ‘Zein lore’ kantua aurkeztu zuten Berriozargo antzokian. Flako Fonki eta Naxker taldea izan dira abestiaren sortzaile eta Kiliki Frexko ekoizle moduan aritu da. Berriozarren eta Antsoainen egun osoko egitaraua antolatu zuten larunbatean, Gazteon Eskutik ekimenari begira, aurre-lanketa egiteko auzoz-auzo eta herriz-herri, eta Euskal Herriko gazteriari ekimenean parte hartzeko deialdia luzatu zioten.