Zazpe: euskara ikasi eta auzolanez herria altxa

Uztailaren 28tik abuztuaren 4ra arte, Zazpe herrian euskara eta auzolana uztartuko dira.

2024-ko ekainak 27

Zazpe herria Nafarroako ekialdean kokatzen da, Agoitz ondoan. Urte luzeetan hutsik egon ondoren, duela 15 urte gazte talde batek okupatu zuen eta berreraikitzeari ekin zion. Herriko kaleak estaltzen zituzten sasiak garbitu eta hainbat etxe egin dituzte auzolanean, barnetegietan parte hartu izan dutenen laguntzarekin.

Aurten ere aste beteko barnetegia eta auzolana antolatu dute. Uztailaren 28tik abuztuaren 4ra arte euskara klaseak eta herria eraikitze lanak uztartuko dituzte. Eta horretaz gain, tailerrak, gaubelak, mendi martxak, errekan bainuak… Zazpe herriak sorpresa asko ezkutatzen ditu.

Aste osoko egonaldiaren prezioa 70€tik 100€ra, janaria erosteko. Izen emateak zazpekobarnetegia@gmail.com helbidean.

Gehiago