Zaunk! antiespezista taldea sortu dute animalien askapenaren alde borrokatzeko ikuspegi antikapitalista batetik

Zaunk! eragileak, euskaraz, animalien askapenerako mugimendua sortu, saretu, indartu eta hedatu nahi du Iruñerrian. Gainera, ikuspegi antikapitalista batetik lan egingo dute. Izan ere, espezismoa "zapalkuntza kapitalistaren dinamika zabalaren baitan" kokatzen dute, eta beraz, antiespezismoak "kapitalaren logikaren kontra egin" behar duela uste dute.