Zama doinuz arindu VII. edizioan Bulego, Unidad Alavesa, Leihotikan eta Modus Operandi, besteak beste

Zama doinuz arindu VII. edizioa urtarrilaren 16an ospatuko da Etxarri Aranatzen. Euskal preso politikoekiko elkartasun jaialdian Amak, Bulego, Unidad Alavesa, Leihotikan, Zelanda, onki Xin, Mconak eta Modus Operandi taldeek hartuko dute parte. Gainera, Antton Telleria, Mirari Martiarena, Joxe Aldasoro eta Nerea Arriola bakarrizketalariek parte hartuko dute.

2021-ko abenduak 12

Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, berriz ere Euskal Herriko abeslari ezagunekin ospatuko du bere VII. edizioa. Azken sei urtetako arrakasta ikusita, Etxarri Aranazko Sare Herritarra eta bertako presoen senide eta lagunak berriz ere Zama Doinuz Arindu VI. ediziorako animatu dira. “Nahiz eta bizi dugun egoera zaila den oso, aurrera egin nahi dugu Zama ekimenarekin. Aurrera egin beharra daukagu, urratsak eman direlako azken urtean, baina oraindik orain urrunketak eta oro har salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen dutelako. Zama arintzeko beharra handia da”, esan dute antolatzaileek.

Aurten eman nahi duten mezua hauxe da: “Gatazkak oraindik orain itxi gabeko ondorioak ditu. Kartzela politika anker honek giza eskubideak urratzen ditu. Konponbiderako denak gara giltza. Motxila horren zama, zentzu guztietan, arintzeko ariketa da “Zama Doinuz Arindu” kontzertu-ikuskizuna. Injustizia handi hau pertsona gutxi batzuen bizkarrean soilik erori ez dadin. Pisua denon artean eraman dezagun”.

Hauek dira “Zama doinuz arindu VII” jaialdian parte hartuko dutenak:

1. AMAK
2. BULEGO
3. UNIDAD ALAVESA
4. LEIHOTIKAN
5. ZELANDA
6. ONKI XIN
7. McONAK
8. MODUS OPERANDI

Gainera, Antton Telleria, Mirari Martiarena, Joxe Aldasoro eta Nerea Arriola bakarrizketalariek parte hartuko dute.

Sarrerak erosteko aukerak:
– On-line: www.etxarriaranatz.eus web gunean.
– Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan.

Gehiago