Zama Doinuz Arindu, 8. edizioan kantaren bidez salbuespenezko legedia jo puntuan
Datorren urtarrilaren 15ean Etxarri Aranazko Kultur Etxean eta bi emanalditan (arratsaldeko 17:00 eta 19:30) eginen da “Zama doinuz arindu VIII” kontzertu-ikuskizuna. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, berriz ere Euskal Herriko abeslari ezagunek urtetako gatazkak oraindik gainean dagoen zama doinuz arintzeko aukera emanen dute. Ahotsa.info-k, ohikoa denez, jaialdia grabatu eta zabalduko du.
2022-ko abenduak 27
“Helburua, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta hortaz, ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea izango da; eta aldi berean urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea”, adierazi dute antolatzaileek.
Azken zazpi urtetan Etxarri Aranazko Kultur Etxetik abeslari eta musika talde andana pasa da: Esne Beltza, Oreka TX, Tximeleta, Ruper Ordorika, Vendetta, Tapia eta Leturia, Su ta Gar, Zopilotes, La Chula Potra, Gozategi, Hutsun, Doctor Deseo, Fermin Valencia, Hesian, Gorka Urbizu, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Ines Osinaga, Kutxi Romero, Petti, Gatibu, Fermin Muguruza, Des-kontrol, Huntza, Afu, Itziar Ituño, Exprai, Porrotx, Anari,Zea Mays, Rotten XIII, Bad Sound, Juantxo Skalari, Eñaut Elorrieta, Zetak, Brigade Loco, Erramun Martikorena, Skabidean, Anita Parker, Bulego, Zelanda, Amak, Unidad Alavesa, Modus Operandi… Horiek ia ia guztiak grabatu eta zabaldu ditu Ahotsa.info-k, eta aurtengoa ez da salbuespena izanen.
Edizio honetan mailako musikariak igoko dira oholtzara:
1. KALAKAN
2. NOGEN
3. IÑIGO ETXEZARRETA (ETS)
4. OLAIA INZIARTE
5. KEROBIA
6. ION MAIA
7. LORELEI
8. TATXERS
Sarrerak 15€ du prezioa, eta aldez aurretik erosi daiteke Etxarri Aranazko Udaletxeko kultura bulegoan (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00), www.etxarriaranatz.eus web gunean eta Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan.