Zaintza sistema publikoaren aldeko Greba Feminista Orokorra gero eta hurbilago

Azaroaren 30ean Euskal Herriak bere bigarren Greba Feminista biziko du. Eta kasu honetan, orokorra izatea eskatzen du Mugimendu Feministak. Hau da, zaintza sistema herritar guztiei eragiten dietenez, herritar guztiak parte hartzeko deiak biderkatzen dituzte. Gaurkoan, Iruñeko hainbat auzo zeharkatu ditu txirrindula martxa batek.