Zabalik dago datorren urriaren 1eko Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoan izena emateko epea

Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoa urriaren 1ean ospatuko da, eta dagoeneko hasi da izena emateko epea.

2022-ko irailak 6

Arrazakeriaren aurkako Mundialitoa lehen aldiz Iruñean egingo da. Areto futbola eta saskibaloi partidak izango dira, eta taldeak mistoak eta kulturartekoak izan beharko dira. Mundialitoa Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak, Kontseilu Sozialista Lantxotegi eta Siñarzubi antolatu dute.

Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da Biurdanako pistetan eta egun osoan zehar musika eta bazkaria egonen dira Haritu Sareko kideei esker. Jatorri eta kultura desberdinetako talde mistoak sortzen laguntzeko eta taldeetan lotura berriak sortzeko, inskripzioak hiruko taldeetan edo banaka bakarrik egin ahal izango dira. Ondoren, antolatzaileek ausaz osatuko dute taldea.

“Ekimen honen arrazoia arrazakeriari aurre egitea da, eta elkartzea, denbora partekatzea eta inguruko errealitateak ezagutzeko guneak sortzea. Gure zirkulu sozialetatik irteteko beharra ikusten dugu, eta pilotaren inguruan egitea aukera onenetako bat dela uste dugu”, adierazi dute antolatzaileek.

Izen-emateak online egin daitezke esteka honetan edo formatu fisikoan Katakraken, edota hori antolatzen duten erakundeekin harremanetan jartzen. Izena emateko epea irailaren 26ra arte egonen da zabalik, baina urriaren 1ean bertan hurbiltzen diren pertsonek ere egin ahal izango dute, banaka.

15 urtetik gorakoek eman behar dute izena. 15 urtetik beherakoek ez dute izena eman beharko, eta taldeak antolatuko dira egun berean elkarren artean jolasteko.

Gehiago