“Xaldun Kortin, jolastu gurekin” proiektua aurkezten ari dira Ribaforada eta Iruñean

Nafarroan barrena ahozko tradizioan bilketa egin ondoren “Xaldun kortin, jolastu gurekin!” izena duen haur hizkeran buruturiko proiektua aurkeztu dute gaur Ribaforadan, eta datorren ostiralean Iruñean aurkeztuko dute.

2014-ko apirilak 8

Proiektu honen baitan gure herrietako kantuak, ipuinak eta bestelakoak jaso eta grabatu dituzte, Iruñea, Atarrabia, Leitzaldea, Larraun, Elizondo, Ribaforada, Bortziriak eta bestelako herrietako eskolen laguntzarekin.

Egile ugari ditu proiektuak, besteak beste Euskokultur Fundazioa, Labrit Multimedia, Nafarroako euskara teknikarien sarea eta Nafarroako herrietako ehunka elkarrizketatuak, eskoletako ikasle zein irakasleak, gurasoak, musikariak, Porrotx, familiak…

Euskarri ugari
Euskarri anitzeko proiektua da hau. Batetik, diskoan kantuak eta ipuinak bilduta daude. Bestalde, liburuan euskarazko tradiziotik berreskuraturikoaren gaineko azalpenak jaso dituzte. Eta azkenik, DVD-an errekreazio, abesti, karaokeak… bildu dituzte.

Honetaz gain, etengabe berritzen ari den webgunea ere badute: http://xaldunkortin.com/

Proiektu berritzailea da beraz gaur Ribaforadan aurkeztu dutena, eta datorren ostiralean, apirilaren 11n, Iruñean aurkeztuko dutena. Hitzordua 18:00etan Hegan&Dream gunean izanen da, Kale Nagusiko 50. zenbakian.

Aurkezpenean proiektuan esku hartu dutenak mintzatuko dira:

  • Maite Lakar, Euskokultur Fundazioa.
  • Patri Arburua, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
  • Porrotx
  • Manoli Novo, San Bartolomé Ribaforada Eskola Publikoko zuzendaria.

Gehiago