Xabier Arina ez da Auzitegi Nazionalera joanen euskal presoen aldeko topa bat egiteagatik
Etzi, ekainaren 8an, Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu du gorazarre delitu bat egiteaz akusaturik. Burlatako gazteak uko eginen dio Madrilera joateari eta horren ordez, prentsaurreko bat eskeiniko du goizeko 10.30etan Askas plazan.
2016-ko ekainak 6
Pasa den urtean Burlatako jaietan euskal preso politikoen eskubideen aldeko topa egin zen, eta ekitaldian parte hartzeagatik eta jaietako egitarauan sartzeagatik 4 lagun inputatu zituen Auzitegi Nazionalak, horien artean herriko alkatea. Arina ezik, beste guztiak Madrilera joan ziren. Oraingo zitazio honetan, salbuespenezko epaitegiak Arina atxilotzeko mehatxua egin du Burlatako gazteak bere burua aurkezten ez badu. Eta Ahotsa.info-k jakin izan duenez, Xabier Arinak ez du Madrilera joateko inolako borondaterik, eta horren ordez, ekainaren 8an goizeko 10.30etan Burlatako Askas Plazan deitu den prentsaurreko batean parte hartuko du.