Xabi Perez Aldunate Txantreako euskal preso politikoa Iruñeko espetxera lekualdatuko dute

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak iragarri duenez, Perez Aldunate Cordobako espetxetik Iruñeko espetxera ekarriko dute. 2005an atxilotu zuten ETAko kidea izateagatik eta urte guzti hauek sakabanatua egon da.