Vianako biometanizazio-plantaren aurkako Plataformak 3.700 herri-alegazio aurkeztu ditu

Vianako biometanizazio-plantaren aurkako plataformak 3.700 alegazio aurkeztu ditu Lizarrako erregistroan, Viana, Mendabia, Oion, Aras, Bargota, Moreda eta Logroñoko bizilagunek sinatuta; biometanizazio-makroplantaren aurkako borrokari elkartasuna adierazteko

2025-ko uztailak 31

Plataformak, denbora gutxian egindako lana nabarmendu nahi izan du,  aurreko hilabeteetan erakundeek eta enpresak ez baitzuten informaziorik eta gardentasunik izan. Eta beraz, orain arte lortutako guztiaz oso harro daudela adierazi dute. Izan ere, informazio eta mobilizazioaren ondorioz, udalek, dolareek, upeltegiek, kultura- eta kirol-elkarteek eta ureztatze-komunitateek ere alegazio partikularrak aurkeztu dituzte.

Eta, beraz, hasieratik plataformarekin egon direnei, bai Sustrai Erakuntza Fundazioari informazioa emategatik, bai oposizio prozesu honekin bat egin duten pertsona eta erakundeei eskerrak eman dizkiete. Orain, Nafarroako Gobernuari espedientea geldi dezala eta proiektua atzera bota dezala eskatu diote, ez baitio erantzuten herriaren nahiari eta beharrari.

Gehiago