Venezuelaren aurkako eraso inperialista salatzeko lehenengo mobilizazioak Iruñean

Eragile internazionalistak eta EHKSk lehenengo mobilizazioak egin dituzte Iruñean Venezuelaren aurka AEBren eraso inperialista salatzeko eta prozesu bolivartarraren defentsa egiteko. Bihar Hegoak ekimenak deituta, eguerdiko 12.30etan beste elkarretaratzea eginen da Iruñeko Udaletxe plazan.