Uztailaren 6an Iruñeko auzoetako jai batzordeek ez dute ekitaldirik antolatuko Udalak eskatzen zien bezala

Uztailaren 6an Iruñeko auzoetan hainbat ekitaldi antolatzeko Udalak egindako proposamenaren aurrean, Auzoek plataformak (Iruñeko auzoetako jai batzordeak biltzen dituena) baztertu du aukera hau. Ez zaie ideia ona iruditzen, baina Udalak proposamena nola transmititu dien ere ez da haien gustokoa izan.

2020-ko ekainak 18

“Iradokizun, proposamen,… hau, auzoetako poliziek jai batzordeei helarazi diete, ez Udalak erakunde gisa, ezta modu kohesionatuan ere”.

Kontraesankorra iruditzen zaie Udalaren proposamena. Izan ere, Udalak Sanferminetan ezer ez antolatzeko eskatzen die herritarrei eta aldi berean, uztailaren 6an gauzak antolatzeko asmoa azaltzen du. “Betiere deseskaladako fase bakoitzeko baldintzak errespetatuta azken hilabeteetan auzoetako jaietarako antolatu ditugun ekitaldi txikiak debekatu dizkigute eta orain esaten digute ideia ona izango litzatekeela uztailaren 6rako guk zerbait antolatzea (kalderete batzuk,…). Gure harridura handia da” esan du Auzoak. Eta gogoratzen dute gaur egun kultur ekitaldiak antolatzea ondorio larriak ekar ditzaketela.

Iruñeko auzoetako Jai eta Kultur Batzordeak ez dute inoiz hitz egitea baztertuko, baina “proposamen argiak” eskatzen dizkiete Udalari. “Elkarrizketak, koordinazioak eta baterako lanak, Udalaren eta hiri honetako kultura eta herri-erakundeen arteko eguneroko eta ohiko zerbait izan beharko luke”, azpimarratzen dute.

“Argi utzi nahi dugu uztailaren 6rako jarduerak antolatzea arduragabekeria iruditzen zaigula egungo egoera hartuta, guk gure aldetik osasunaren eta hiriko bizilagunen arteko elkar zaintza lehenesten jarraitu nahi dugu, guztiekin bat eginda eta egoera honetatik indartuta irteteko”.

Gehiago