Uztailaren 1ean, mozal legearen aurkako mobilizazioak hiriburuetan
Uztailaren 1ean urtemuga tristea beteko da: Herritarren Seguratsun Legea eta Zigor Kode berritua indarrean sartu zirela urtea beteko da. Data berdinerako, mobilizazioak deitu dira Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
2016-ko ekainak 23
Mobilizazioak, “mozal Legeen aurka, protesta herritarraren, pobreziaren eta prekarietatearen kriminalizazioaren aurka” antolatu dituzte, “gure eskubideen defentsan, eta kalea adierazteko, mobilizatzeko eta elkar-babesa antolatzeko espazioa dela aldarrikatzeko”.
Deialdi bakoitza independientea da baina elkarren artean koordinatuak daude. Bakoitzak ezaugarri ezberdinak agertuko ditu, baina guztietan eragile sozial edo politiko anitzen multzoak dira antolatzaileak.