Uztailak 8: German gogoan egia, justizia eta erreparazioarekin hitzordu berri bat

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta pankartak bilduta aterako dira zezen plazatik eta omenaldia eginen diote Orreaga kaleko monolitoan.

2024-ko uztailak 2

Iturria: Euskalerria Irratia

46 urte joan dira polizia tiro batek German Rodriguez hil zuenetik. Zezen plazan izan zen 1978ko uztailaren 8 hartan. Ordutik iruindarrek eta Sanferminak 78 gogoan plataformak egia, justizia eta ordainak eskatzen ditu zezen plaza horretan poliziaren oldarraldiak sortu zituen biktimentzat.

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German, haren omenezko hilarriaren alboan. Eguerdiko ordu batean izanen da aurreskua, Mikel Lasarteren bertsoak izanen dira gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta pankartak bilduta aterako dira zezen plazatik eta omenaldia eginen diote Orreaga kaleko oroitarrian. Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak ere parte hartuko du uztailaren 8ko omenaldian: “Memoria bizia izan dadin ezinbestekoa da gogoratzen segitzea 78ko gertaerak”, adierazi du Jon Julen Wenddling da Alde Zaharreko Gazte Mugimenduko kideak.

78ko sanferminak gogoan plataformatik gogotsu segitzen dute egia, aitortza eta ordaina eskatuz. Eta gogoan izan dute Nafarroako Parlamentuan aurrera ateratako mozioa ere. 

Gehiago