Urteetako lanak Simon Santamariaren dimisioa ekarri du

Hiritarrek eta eragile sozial, politiko eta sindikal gehienek pozez hartu dute Simon Santamariak Iruñeko Udaltzainen buru izateari utzi izana. EH Bilduk adierazi du gertakari honek erakusten duela "Iruñean aldaketa forma hartzen ari dela" .

2015-ko urtarrilak 16

Simon Santamaria Barcinatoaren hasieran sartu zen udaltzain buru gisa. Orain, Enrique Mayaren mandatua bukatzear dela, Osoko Bilkuraren 3 erreprobazio eta 7 deitu akusazioren ostean bere dimisioa aurkeztu du. Otsailaren 1etik maiatzeko hauteskundeak arte (ekainaren 13an osatuko da udal gobernu berria) Alfonso Fernandez Torres izango da udaltzainen buru.

Lehenengo erreakzioak Udaletik iritsi dira. Oposizioko talde guztiek nabarmendu dute “bazela garaia” Santamaria kargu gabetzeko, horrenbeste luzatu izana Mayaren akats nabermenetako bat dela eta bere lanak min handia egin duela udaltzaingo barruan zein hiri mailan.

 

EH Bilduk Santamariaren dimisioa" Iruñeko udaltzaingo eredua eraldatzeko urrats garrantzitsutzat" hartu du

EH Bilduk uste du Santamariaren kargu gabetzea “ezin besteko  urratsa dela funtsezko helburua lortzeko, alegia, Iruñean udaltzaingo eredu berri bat  eraikitzea. Gertuko polizia, hiritarrengandik hurbila, demokratikoa eta modernoa, UPN  eta Santamariaren eredu errepresibo, inpositibo eta militarista atzean utziz”.

Kolaizio soberanistak azpimarratu du Santamariak dimititu duela maiatzako  hauteskundeen osteko aldaketan oinarritutako udal gobernuarekin topo ez egiteko, eta gertakari honek “argiki Iruñean aldaketa forma hartzen ari dela” erakusten duela gaineratu du.

Azkenik, EH Bilduren esanetan Simón Santamaríaren dimisioa “hasteko, urteetan herri mugimenduaren lorpena eta egindako lanaren ondorio da, baita bigarrenik udaltzainen mobilizazio eta sindikatuen  fruitu, eta hirugarrenik, Iruñeko Udaleko oposizio aurrerakoiarena ere”.

Gehiago