Urtarrilaren 30eko greba orokorraren inguruko hausnarketak
2020ko urtarrilaren 30ean, hainbat erakundek, tartean CNTk, greba orokorra egingo dute pentsio publiko duinen alde. "Bat egiten ez duten sindikatuei dei egiten diegu hausnarketa egin dezaten, greba deituz", esan du erakunde anarkosindikalistak
2019-ko abenduak 31
Urtarrilaren 30ean greba egiteko deia egin ostean, greban parte hartu nahi ez duten sindikatuek jakinarazpenak bidali dute, sindikatu honen iritziz, urtarrilaren amaieran egingo den mobilizazioari indarra kentzeko helburuarekin, nahasmena eta zatiketa sortuz. Pentsiodunen mugimenduak sindikatuekin eta gizarte mugimenduekin bilera erronda bat egin zuen 2019ko erdialdean, pentsio publikoen aldeko greba orokorra deitzeko aukera baloratzeko.
CNTtik esan zitzaien horrelako dinamika bat beharrezkoa zela, gainera, urrats bat harago joan behar zela aipatu genien. Greba deialdia egitea sindikatuen esku geratu zen.
Orain data bat dugu mobilizazio hau historikoa izan dadin saiatzeko. Ez da geldirik geratzeko aitzakiak bilatzeko unea: pentsiodunen egungo egoeraz gain, gure etorkizuna da, langileena, jokoan dagoena. Pentsio sistema publiko eta duin bat nahi dugu, non langileek horren gainean erabaki ahal izango dugun, momentuan dauden politikarien, Toledoko Itunaren edo antzekoen eskuetan utzi gabe.
Pentsiodunen mugimenduak planteatzen duen funtsezko gaietako bat lanerreformak indargabetzea da, eta hori CNTk (eta deialdia egin duten gainerako sindikatuek) babestu eta exijitu egiten du. Greba babesten ez duten sindikatuak, akaso, honen kontra daude?
Erakunde sindikal horiei egiten diegun proposamena erraza da: arduraz jokatzeko