Urriaren 12an “españolismoaren normalizazioaren” aurkako mobilizazioak deitu ditu Ernaik
2025-ko urriak 6
Urriaren 12an “hispanitatearen esanahi ororen aurkako borroka eguna” deitu du Ernaik eta eskualde ezberdinetan ekimenak eginen ditu. Hispanitate Eguna “mota guztietako zapalkuntzak omentzen dituen eguna” dela eta erroan “sarraski koloniala, hizkuntza zein kulturaren inposizioak eta herrien ukapena” dituela azpimarratu du gazte antolakundeak.
“Españolismoaren normalizazioaren garaian bizi gara. Eta hau estuki lotuta dago eskuin erreakzioarekin. Izan ere, Euskal Herrian eskuindar proiektu ranzioak, españolismotik besterik ez du kabidarik”. Horren aurrean, Ernaik Euskal Herria “Harrera Herria” dela dio, “antidekoloniala, euskalduna eta antifaxista”.
Euskal Herrian aldaketa sozial eta politiko handiak ematen ari direla eta horren aurrean “olatu erreakzionario” bat datorrela ohartarazi du Ernaik. “Euskal Herrian, faxismoak hartzen duen formetako bat españolismoarena” da.
Ernaik kalera irtetzeko deia egin du berriz ere, eta Lesakan, Lizarran, Iruñean eta Tafallan antolatu ditu ekimenak datorren igandean.




