UPNren gobernua suhiltzaileen zerbitzuan eramaten ari den deusestatze politika salatu dute

Zerbitzuko zuzendariaren dimisioa exijitu dute "gaitasun ezagatik", eta mobilizazioak iragarri dituzte murrizketak eta zerbitzuaren prekarizazioa salatzeko.

2014-ko abenduak 16

Nafarroako suhiltzaileek agerraldi masibo eta ikusgarri bat egin dute gaur goizean Kordobillan duten egoitzan. Bertan adierazi dute "guztiz arbuiagarria" iruditzen zaiela UPNren gobernuak suhiltzaileen zerbitzuan "eramaten ari den deusestatze politika".
"Akituta dagoen gobernu baten aurrean gaude, herritarrei esaten die suhiltzaile nahiko dagoela, baina alde batetik mugikortasun orokorra ezartzen digu eta beste aldetik plantillan dauden gabeziak estaltzeko asmoz formakuntza ezabatzen digu", salatu dute. "Urontzia gainezka egitearena izan da, gabezi horiek interinidade eredu batekin bete nahi dituztela ezagutzea, zeharka gainera, zerbitzuaren prekarizazioa areagotzuz", azaldu dute.

 

Urtarrilatik aurrera, mobilizazioak

Esan dutenaren arabera, Langileen Batzordeak urtebete darama Zuzendaritzaren aldetik elkarrizketa ordezkaririk gabe eta informazioa jaso gabe hartzen dituzten erabakiez, "aldebakartasunz ezartzen dituztenak, legeria ere ekidituz". Zerbitzuko zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute berriz ere, "bere gaitasun ezagatik, ezjakintasunagatik eta maltzurkeriagatik".
Langileen Batzordeak neurri horiek eragozteko talde parlamentarioei informazioa helaraziko diete, eta urtarrilatik aurrera mobilizazioak egingo dituzte, "beste edozein neurririk baztertu gabe".
 

Gehiago