Untzueta gaztelutik deiadarra!

2014-ko martxoak 13

Kaixo lagunak! Nire lehenengo iritzi artikulo hau Nafarroa Garaian  bizi dugun egoera paranoikoaren inguruan egitea bururatu zitzaidan …  baina azkenean, mendebaldera begira jartzea erabaki dut. Untzueta  Nafar Gaztelua elkarteko lagunek merezi dute eta.

Untzueta gaztelua, Untzeta gotorlekua, Untzetapikun kokatua, Orozko,  Ugao, Zeberio … gaur, talaia horretatik idazten dizuet.

Nafarroa Bizirik ekimenekoak, gazteluz gaztelu ibili gara orain arte.  Zergatik? Orain lurazpian dauden gaztelu horietan gure konkistaren  errelatoa aurkitzen baita. Eta hori zen gure helburuetako bat, gure  Historia lurazpitik ateratzea, artxibo ilunetatik berreskuratu,  eskuetan altxatu, eta gurea egin, alegia.

 

Gotorlekuak, Nafarroaren burujabetza sendotzeko eta defendatzeko  elementu inportanteak izan ziren. Horregatik haien berreskurapenaren  aldeko apostua egin genuen.

 

Pairatutako konkista prozesuek utzitako ondorioen artean, Nafarroako  Erresumak zuen defentsa sistema deuseztatzea izan zen. Eta gaurdaino,  gaztelu horiek, gure Historia, alegia, oroimenaren lurazpian egon  dira, ahanzturaren lurraldean galdurik.

Gotorlekuak, Nafarroaren burujabetza sendotzeko eta defendatzeko  elementu inportanteak izan ziren. Horregatik haien berreskurapenaren  aldeko apostua egin genuen. Zenbait historialariek emandako laguntzari  esker, eta tokian tokiko kultur elkarteen babesarekin, dagoeneko 30  mugarri zutik paratu ditugu. Mugarri hauen bidez, gazteluen oroimena  berreskuratzea dugu helburu, herri baten oroimena eta duintasuna.  Behin galdu genuena, orain dela 500 ala 800 urte, berreskuratzea.
Gazteluz gaztelu, mendiz mendi, gotorlekuz gotorleku, herriz herri …  mugarriz mugarri, behin askatasunaren ikurrak izan ziren harri horiek,  lurpetik ateratzen.

Untzueta gaztelutik entzun da deiadarra eta basoko jentilek  trabuketeak bereraiki dituzte, eta bolañoak jaurtitzen hasi dira  berriro. Gure iraganaren ispiluari begira gure burua berezagutzen  dugu, nortasuna bereraikitzen dugu. Nafarroa libre eta burujabe baten  deiadarra Untzueta gaztelu zaharretik entzun da.

Untzueta Nafar Gaztelua elkarteak antolatutako ekimenen inguruko  informazio gehiago: http://www.1512-2012.com/?p=6227

Gehiago